Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2017(e)ko otsailaren 26(a), igandea

KOLOREDUN APIOA

Egilea: 4. MAILA ordua: 18:28
KOLOREDUN APIOA

4.Bko ikasleok, lehengo egunean, ikasgelan, apio-zurtoinekin esperimentu bat bete genuen.
Taldeka lan egin genuen eta talde bakoitzak beirazko ontzi batean ura kolorante batekin (gorria edo urdina edo horia) ipini zuen. Gero, apio-zurtoinak sartu zituen eta 2 egunetan utzi zuen.
Beste ontzi batean ur garbian ipini genuen apio-zurtoin bat, kontrola gisa.








2 egun pasatu ondoren, ur tintatutako poteak ur garbia zuenarekin alderatuz, frogatu genuen apio-zurtoinak edota hostoak koloreztatuta zeudela eta  apio-zurtoinak moztean  ikusi genituen hodien paretak ere tintatuta zeudela. Emaitza hauek aztertu ondoren konklusio honetara heldu ginen: 
Ura hoditxoetatik garraiatu zela hostoetaraino, eta, beraz, hodien paretak tintatu zituen.






















0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez