Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Egilea: Amaya ordua: 14:51 0 iruzkinak
Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiko jauregia bisitatu dugu.
 Barakaldotik Bilbora metroz joan gara eta han Jaione izeneko neskak jauregia barrutik erakutsi digu eta azalpenak eman dizkigu.

 Lehenengo, goiko solairura igo gara eta beirate eder bat ikusi dugu Bizkaiko emakumearena eta aintzinako lanbideena.

Jauregia oso handia da, eta 1900. urtean eraiki zuten, uztailaren 31n, San Inazio egunean.

 Dena luxuzkoa da: Zutabeak eta zorua marmolezkoak, Napoleonek oparitutako  oso pitxer garestiak , freskoak eta koadroak, jaietako aretoa, Lehenengo Euskal gobernua bildu zen aretoa, plenoen aretoa...

Galderak ere egin dizkigu, adibidez, zer egiten duen Diputazioak eta laburbilduz Bizkaia konpondu eta zaindu egiten duela esan digu.
Zorte handia izan dugu, bisitan zehar, Bizkaiko diputatu nagusia agertu delako, Unai Rementeria, eta berarekin argazki bat atera dugu.
Bukatzeko, beheko solairuan, aintzinako koadro bat ikusi dugu eta bertan plaka bat zegoen, noiz eraiki zen, euskaraz idatzita.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta Jaionek opari moduan bisera bat eman digu.

PRIMERAN PASATU DUGU!!!!!











 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez