Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

KONTSUMO TAILERRAK

Egilea: 4. MAILA ordua: 15:29 0 iruzkinak
KONTSUMO TAILERRAK

Pasa den urtarrillaren 9an eta 10ean, 4.Akoek kontsumo tailerrak egin genituen. 
Lehengo saioa jostailuei buruz izan zen eta, besteak beste, jostailuen etiketak, jostailurik aproposena, zertan jarri behar dugun arreta jostailuak erostean,... aztertu genituen. 
Ondoren, taldeka bi jostailu egin genituen  ikasgelan bertan jolasteko.
Hemen badituzue argazki batzuk:









Bigarren saioa supermerkatu bezalako gela batean bete genuen. 
Tailer horretan, besteak beste, elikagaien mantenugaiak, elikagaien gurpila,  hartu beharko dugun elikagaien kopurua, elikagaien etiketak,... aztertu genituen. 
Gero, menu bat aukeratu genuen eta prestatzeko erosketak egin genituen 20 eurorekin. 
Horretaz gain, erosketei buruzko mahaiko jolas batzuk egin genituen.
Hona hemen egun horretako argazki batzuk: 




PRIMERAN PASATU GENUEN ETA GAUZA PILO IKASI GENITUEN!
 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez