Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

OLENTZERO EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 18:14 0 iruzkinak

OLENTZERO EGUNA

Pasa den abenduaren 22an ikastetxean Olentzero eguna ospatu genuen. 
Ikastetxeko ikasle guztiok patioan kanta batzuk abestu genituen eta gero auzoan zehar kalejira bat egin genuen.
Hori egin eta gero, ikasgeletan merendola bat egin genuen, bakoitzak etxetik ekarritakoarekin. 
Eskerrak eman behar dizkiegu guraso guztiei hurrengoan ikus ditzakezuen plater gozoak prestatzeagatik.
Amaitzeko, 3. zikloko ikasleek prestatutako aurkezpena ikusi ahal izan genuen, BAI POLITA IZAN ZELA!
Oso ondo pasatu genuen.






































1. HIRUHILABETEKOA

Egilea: 4. MAILA ordua: 14:52 0 iruzkinak

1. HIRUHILABETEKOA

1. Hiruhilabetean zehar egin geniten jarduera batzuei buruz hitz eginda dugu, baina aurrera eraman genituen beste batzuk, hots: 
  • Esperimentu bat argi zuria lortzeko. Diska batean ostadarren koloreak margotu genituen eta biratzean koloreak desagertu ziren eta zuria ikusi ahal izan zen.





  • Zentzumenak landu genituen eta hormirudiak egin ondoren 3. mailakoak gonbidatu genituen aurkezpena ikusteko:




















  • Beste gai batzuei buruzko hormirudiak egin genituen: sukaldeko errezetak; munduko, penintsulako eta Euskal Herriko erliebea eta klimak, ura eta uraren zikloa, esaera zharrak, gabonetakoak...






 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez