Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

URKIOLARAKO TXANGOA

Egilea: Anonimoa ordua: 11:31 0 iruzkinak
Urriaren 2an, 4. mailako ikasleok Urkiolako Parke Naturalera joan ginen. Nahiz eta eguraldi txarra egin, naturaz disfrutatu genuen. Hor bertan, taldetan banaturik hainbat ekintza egin genituen. Hala nola,basoan animalien aztarnak bilatu, Parkeari buruzko filme bat ikusi, kutxa misteriotsuan zeuden gauzak asmatu, jolasak egin...
Azkenean, ogitarteko gozoa jan ondoren etxera bueltatu behar ginen.
































































2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

BIRIKEN EREDU BAT EGIN DUGU

Egilea: Amaya ordua: 17:08 0 iruzkinak
4. Bko ikasleok, gurasoen laguntzaz "biriken" eredu sinplifikatu bat egin genuen, arnasa nola hartzen eta botatzen dugun ikusteko.
Horretarako material hauek erabili genituen:
  1. Plastikozko botila bat, bi litrokoa, tapoi hariztatuarekin
  2. Bi globo
  3. Latexeko eskularru bat
  4. Freskagarriak edateko bi lastotxo
  5. Zinta isolatzailea
  6. Plastilina
  7. Guraizeak
 Hona hemen egindako ereduen argazkiak.
Ikusgarri geratu ziren, klasean azaltzeko.
Eskerrik asko gurasoei zeuen laguntzagatik!

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

GURE ERREZETAK

Egilea: Anonimoa ordua: 10:48 0 iruzkinak
4.Ako ikasleok errezeta bat prestatu dugu gure gurasoen laguntzaz. Gero, klasean azaldu dugu erabili ditugun osagaiak eta nola egin dugun.Entsaladilla oso gozoak atera zaizkigu!


2015(e)ko ekainaren 20(a), larunbata

AGURRA

Egilea: 4. MAILA ordua: 13:09 0 iruzkinak

AGURRA

Ikasturteak amaitu egin du eta hemendik opor zoriontsuak pasatzea opa dizuegu.
Hurrengo ikasturtera arte!

ARGITXO EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 12:59 0 iruzkinak
ARGITXO EGUNA
Pasa den ekainaren 19an, ikastetxean Argitxo eguna ospatu genuen, ikasturte honetako azken eguna izateagatik.
Hasi ginen ospakizuna disko txiki eta ginkana eginten. 
Gero gela bakoitzean, norberak ekarritakoarekin, prestatu genuen merendola bat. 
Zelako tartak eta gozokiak!!! 
Hemendik mila esker familiei !!!


AZKEN TXANGOA: ARTEA

Egilea: 4. MAILA ordua: 12:33 0 iruzkinak

AZKEN TXANGOA

 ARTEA

Ekainaren 15ean,  3. eta 4. mailako ikasleak Arteara joan ginen ikasturteko azken txangoa egitera. Autobusez joan ginen eta ordu erdiko bidaia izan zen. Heltzean, taldeka horko museoa ikustera abiatu ginen; hau da lehenego 3. mailakoak sartu ziren eta bitartean, eguraldia zela eta, 4. mailakoak frontoian egon ginen jolasten. Gero, gu joan ginen museora eta 3. mailakoak frontoian geratu ziren.
Museoan bai historiaurreko bizimodua, kobazulo batean, bai antzinako baserriko bizimodua frogatu ahal izan guenuen. Oso interesgarria izan zen.
Museoko bisita amaitu ondoren, frontoira joan ginen bazkaltzera eta jolastera. 
14:45ean berriro autobusa hartu genuen Barakaldora bueltatzeko. 
Primeran pasatu genuela ikusi ahal duzue hurrengo argazki hauetan:

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez