Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2017(e)ko otsailaren 26(a), igandea

INAUTERIAK

Egilea: 4. MAILA ordua: 19:39 0 iruzkinak
INAUTERIAK




Pasa den otsailaren 24an ikastetxean inauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia Euskal Herriko inauteriak izan zenez, gaia eta mozorroak hasi ginen lantzen. Guri kotilungorriz tokatu zitzaigun. 




Beraz, gure atezaina, JABI, oso aditua denez gai horretan, gure gelara etorri zitzaigun Euskal Herriko inauterietako pertsonaiei buruzko azalpenak emateko. 
Bai gauza pilo erakutsi zitzaizkigula!
Hemendik ESKERRAK EMATEN DIZKIOGU hainbeste istorioak kontatzeagatik.
Hona hemen egun horretako argazki batzuk:





Mozorroak ere buru belarriz hasi ginen prestatzen, gona, txanoa eta makila. Eguna heldu zen eta dena prestatuta genuen; baina, zoritxarrez, eguraldia ez zetorren  bat gurekin, euria zela eta desfilea gimnasilekuan egin behar genuen.
10:30an hasi ginen prestatzen pankartaren eta Ainara klubekoek egindako 50.urteurrenari buruzko  fotocolaren aurrean argazkiak ateratzeko.














Argazkiak atera ondoren, ikasgelan jolastu genuen txokolatea hartu arte . BAI GOZOA ZEGOELA!
Txokolatea jan eta gero, gimnasilekura joan ginen dantza egitera.
































GELAKO ORTU TXIKIA

Egilea: 4. MAILA ordua: 18:54 0 iruzkinak
GELAKO ORTU TXIKIA

Pasa den astean, landareak ikasten hasi ginen  eta ikasteko atal bat landareen ugalketa zen; beraz , erabaki genuen landare batzuk landatzea.

Horrela, lorontziak hartu ondoren, barruan lurra sartu genuen eta behin ureztatuta lorontzi bakoitzean landare bat landatu genuen (kipula bat, patata bat, geranio bat...); hori egin eta gero, lurrez estali genuen. Uretan ere aguakate hezi bat ipini genuen, denbora pasatu ondoren, sustraiak eta zurtoina nola ateratzen zaizkion ikusteko.

Hona hemen gure landaketaren argazki batzuk:


































ORAIN ITXAROTERA!

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez