Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2017(e)ko otsailaren 26(a), igandea

INAUTERIAK

Egilea: 4. MAILA ordua: 19:39
INAUTERIAK




Pasa den otsailaren 24an ikastetxean inauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia Euskal Herriko inauteriak izan zenez, gaia eta mozorroak hasi ginen lantzen. Guri kotilungorriz tokatu zitzaigun. 




Beraz, gure atezaina, JABI, oso aditua denez gai horretan, gure gelara etorri zitzaigun Euskal Herriko inauterietako pertsonaiei buruzko azalpenak emateko. 
Bai gauza pilo erakutsi zitzaizkigula!
Hemendik ESKERRAK EMATEN DIZKIOGU hainbeste istorioak kontatzeagatik.
Hona hemen egun horretako argazki batzuk:





Mozorroak ere buru belarriz hasi ginen prestatzen, gona, txanoa eta makila. Eguna heldu zen eta dena prestatuta genuen; baina, zoritxarrez, eguraldia ez zetorren  bat gurekin, euria zela eta desfilea gimnasilekuan egin behar genuen.
10:30an hasi ginen prestatzen pankartaren eta Ainara klubekoek egindako 50.urteurrenari buruzko  fotocolaren aurrean argazkiak ateratzeko.














Argazkiak atera ondoren, ikasgelan jolastu genuen txokolatea hartu arte . BAI GOZOA ZEGOELA!
Txokolatea jan eta gero, gimnasilekura joan ginen dantza egitera.
































0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez