Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2018(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

OLENTZERO EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 14:57 0 iruzkinak
OLENTZERO EGUNA

Pasa den abenduaren 21ean, gure ikastetxean, Olentzero eguna ospatu genuen lehenengo hiruhilabetea agurtzen.
Egun batzuetan baino lehenago hasi ginen postalak, abestiak, hornatzeko gauzak, ... prestatzen.



Egun horretan, ikasgelara sartu ginen 9:00etan eta mahaiak prestatzen hasi ginen geroago merendola egiteko. Mahai-zapia jarri ondoren, marrazkiak egin genituen apaintzeko.

Gero, patio nagusira abiatu ginen ikaskide guztiekin, irakasleekin eta gurasoekin Gabonetako kantak abesteko eta auzoan zehar kalejira egiteko.

Bueltatzean, batzuk patioan geratu ziren eta beste batzuk ikasgelara igo ginen merendola prestatzeko edo slime egiteko.

Atsedenaldia amaitu ondoren, merendola egin genuen. Ekarritako guztia oso gozo eta bikain zegoen. 

Hemendik, bihotzetik GURASOEI  ESKERRAK ematen dizkiogu parte hartzeagatik.

Merendola amaitu eta gero, batzuek slim gehiago egin genuen, beste batzuek dantzatu eta abestu genuen eta gainerakoak beste geletatik pasatu ginen ekarritakoa konpartitzeko.

Oso ondo pasatu genuen!!!












ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!!!
 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez