Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

TXABI ARNAL GIL IDAZLEA ESKOLAN-LIBURUAREN EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 21:02 0 iruzkinak
LIBURUAREN EGUNA

Pasa den apirilaren 23an liburuaren eguna ospatu zen; baina, guk 24an gaia landu genuen 23an oporretan geundelako.

Goizean, bideo bat ikusi genuen eta azaldu ziguten data honetan Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazleak hil egin zirela eta hori dela liburuaren eguna ospatzen dela.

Gero, 12:00etan 4. mailakoak liburutegira joan ginen Txabi Arnal idazlearekin egoteko. 2. hiruhilabetean, berak idatzitako "Marixa poetisa" liburua irakurri genuen eta horri buruzko galderak egin ahal izan genizkion. Gainera, Txabi jasotzeko guk liburuari buruz egindako lanekin Charok liburutegia apaindu zituen .
Txabi Arnal oso sinpatikoa zen eta tarte atsegin bat pasatu genuen berarekin berbetan.

Hona hemen argazki batzuk:















LIBURUAREN EGUNA

Egilea: Anonimoa ordua: 12:25 0 iruzkinak
Apirilaren 24an libururen eguna ospatu zen  eskolan. Txabi Arnal Gil idazlea etorri zen 4.mailakoekin egoteko . Oporrak aurretik,bera idatzitako "Marisa poetisa"irakurri genuen.
Besteak beste,liburua aztertu genuen.
Esperientzia zoragarria izan zen.










































2017(e)ko apirilaren 8(a), larunbata

20. KORRIKA

Egilea: 4. MAILA ordua: 10:11 0 iruzkinak
20. KORRIKA

Pasa den asteazkenean, gure ikastetxean aurtengo korrika egin genuen. 
Batzuk kanpora joan ziren eta beste batzuk patio nagusian egin genuen. 
Aurreko egunetan, petoak prestatu genituen eta lekukoa nork eramango zuen zozketaren bidez aukeratu genuen. 

Hona hemen argazki batzuk:

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez