Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

URKIOLARAKO TXANGOA

Egilea: Anonimoa ordua: 11:31 0 iruzkinak
Urriaren 2an, 4. mailako ikasleok Urkiolako Parke Naturalera joan ginen. Nahiz eta eguraldi txarra egin, naturaz disfrutatu genuen. Hor bertan, taldetan banaturik hainbat ekintza egin genituen. Hala nola,basoan animalien aztarnak bilatu, Parkeari buruzko filme bat ikusi, kutxa misteriotsuan zeuden gauzak asmatu, jolasak egin...
Azkenean, ogitarteko gozoa jan ondoren etxera bueltatu behar ginen.
































































2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

BIRIKEN EREDU BAT EGIN DUGU

Egilea: Amaya ordua: 17:08 0 iruzkinak
4. Bko ikasleok, gurasoen laguntzaz "biriken" eredu sinplifikatu bat egin genuen, arnasa nola hartzen eta botatzen dugun ikusteko.
Horretarako material hauek erabili genituen:
  1. Plastikozko botila bat, bi litrokoa, tapoi hariztatuarekin
  2. Bi globo
  3. Latexeko eskularru bat
  4. Freskagarriak edateko bi lastotxo
  5. Zinta isolatzailea
  6. Plastilina
  7. Guraizeak
 Hona hemen egindako ereduen argazkiak.
Ikusgarri geratu ziren, klasean azaltzeko.
Eskerrik asko gurasoei zeuen laguntzagatik!

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

GURE ERREZETAK

Egilea: Anonimoa ordua: 10:48 0 iruzkinak
4.Ako ikasleok errezeta bat prestatu dugu gure gurasoen laguntzaz. Gero, klasean azaldu dugu erabili ditugun osagaiak eta nola egin dugun.Entsaladilla oso gozoak atera zaizkigu!


 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez