Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2019(e)ko martxoaren 25(a), astelehena

ZINEMA: ZIPIETA ZAPE

Egilea: 4. MAILA ordua: 19:45 0 iruzkinak
ZINEMA

  Pasa den ostiralean, 4.,5. eta 6.mailakoak, Clara Campoamorrera abiatu ginen film bat ikustera. 
9:15ean ikastetxetik atera ginen eta filma amaitu ondoren hamaiketakoa hartu genuen Clara Campoamorrean zeuden lorategietan.

  Filmak "Zipi eta Zape" zuen izena. Zipiri eta Zaperi, bihurrikeriak egiteagatik, gurasoek zigorrak jarri zizkieten; hala eta guztiz ere, gurasoekin ez zeudenean, haien falta nabaritu zuten  eta berriro haien alboan egoteko irrikitan zeuden.

  Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen!

2019(e)ko martxoaren 3(a), igandea

INAUTERIAK

Egilea: 4. MAILA ordua: 12:57 0 iruzkinak
INAUTERIAK

Pasa den ostiralean, aurtengo inauteriak ospatu genituen. Euskal Herriko mitologian oinarrituta egon ziren.

 

Xabi, gure atezaina, Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia ematera etorri zitzaigun. Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen. 


ESKERRIK ASKO JABI!

Guri kotilungorriz mozorratzea tokatu zitzaigun eta egun batzuetan egon ginen mozorroak desfilea eta dantza prestatzen eta marrazkiak egiten. 

 
Ostiralean, 9:00etan, eskolara sartu ginen eta ikasgelan dantzaren entsegua egin genuen. 
Gero, pankartaren azpian argazkia ateratzera , patiora joan ginen  eta berriro bueltatu ginen gelara, desfilea egiteko ordua heldu arte, jolastera.

Desfilea eta dantza amaitu ondoren, txokolatea bi bizkotxorekin hartu genuen. 
Bai gozoa zegoela!


Gero, ikasgelara igo gara mozorroa kentzera eta bazkaltzera joateko.

DENOK OSO ONDO PASATU GENUEN!
 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez