Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2019(e)ko martxoaren 3(a), igandea

INAUTERIAK

Egilea: 4. MAILA ordua: 12:57
INAUTERIAK

Pasa den ostiralean, aurtengo inauteriak ospatu genituen. Euskal Herriko mitologian oinarrituta egon ziren.

 

Xabi, gure atezaina, Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia ematera etorri zitzaigun. Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen. 


ESKERRIK ASKO JABI!

Guri kotilungorriz mozorratzea tokatu zitzaigun eta egun batzuetan egon ginen mozorroak desfilea eta dantza prestatzen eta marrazkiak egiten. 

 
Ostiralean, 9:00etan, eskolara sartu ginen eta ikasgelan dantzaren entsegua egin genuen. 
Gero, pankartaren azpian argazkia ateratzera , patiora joan ginen  eta berriro bueltatu ginen gelara, desfilea egiteko ordua heldu arte, jolastera.

Desfilea eta dantza amaitu ondoren, txokolatea bi bizkotxorekin hartu genuen. 
Bai gozoa zegoela!


Gero, ikasgelara igo gara mozorroa kentzera eta bazkaltzera joateko.

DENOK OSO ONDO PASATU GENUEN!

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez