Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2019(e)ko ekainaren 22(a), larunbata

ARGITXO EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 10:41 0 iruzkinak
ARGITXO EGUNA

    Pasa den ostiralean, hilak 21, ikasturtea agurtzeko argitxo eguna ospatu genuen.

   Beti moduan, 9:00etan sartu ginen eta ikasgelara joan ginen. Atsedenaldia ondoren merendola egiteko mahaiak kokatu genituen, paperezko mahai-zapia gainean jarri genuen eta guk egindako marrazkiekin apaindu genuen.







     Gero, gimnasi lekura abiatu ginen gynkanara 
jolasteko:



      Amaitu genuenean, patiora joan ginen disko-festan parte hartzera.



    11:00etan atsedenaldia hasi zen eta batzuk ikasgelara joan ginen merendola egiteko gauzak prestatzera eta atsedenaldia amaitu ondoren, bakoitzak ekarritako janari gozoa dastatzera joan ginen.
MILA ESKER GURASOEI PARTE HARTZEAGATIK!


      Merendola amaitu ondoren, gimnasilekura joan ginen 6.mailako ikasleek prestatutako dantzak ikustera eta haiek eta Gemma, irakaslea, agurtzera. 

      Horrela,  ikasturte hau amaitutzat eman genuen.


 ONDO PASA OPORRAK!!!

2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

AZKEN TXANGOA: ARTZINIEGA

Egilea: 4. MAILA ordua: 11:01 0 iruzkinak




ARTZINIEGA



Ekainaren 14an, Artziniegako museo batera,  autobusez, joan ginen .

Museora joan baino lehen, parke batean egon ginen eta parke horretan hamaiketakoa hartu genuen. Hamaiketakoa hartu eta gero,  alboan zegoen parke batera joan ginen, eta hor jolastu genuen.


Lehenengoz, 4.A-ko ikaskideak eta 3.A-ko ikaskideak joan ziren museora. Museoan antinako gauzak zeuden, adibidez: sukaldeak ,
logelak, egongelak eta azaldu ziguten artilea nola egiten zen, zer egiten zen lastoarekin,...
Gero, 4.Bko ikaskideak eta 3.B-koak  museora sartu ziren.
4.A-ko ikaskideak museoan egoten ziren bitartean, 4.C-koak bazkaltzen zeuden eta 4. eta 3.A-koak  museotik atera  eta gero, bazkaltzera joan ziren eta 4. eta 3.B-ko ikaskideak museora abiatu ziren. Azkenik, 4. eta 3.C-ko ikaskideak sartu ziren museora. 

Hamaitzeko, izozki bat erostera joan ginen eta izozkia amaitu eta gero, etxera bueltatu ginen.


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!!


         UZURI YANGUAS



 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez