Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea

MERKATU SOLIDARIOA-MANOS UNIDAS

Egilea: 4. MAILA ordua: 21:07

     MERKATU SOLIDARIOA

MANOS UNIDAS


Aurten, beste urtetan bezala, 2. zikloko ikasleok merkatu solidarioan parte hartu genuen. Horretarako, IGEkoek ikastetxeko ikasleek ekarritako jostailuak bildu zituzten eta abenduaren 17an merkatu txiki batean saldu zituzten.
Salmentatik ateratutako dirua "Manos Unidas" Gobernuko Kanpo Erakundeari emango diote, oinarrizko beharrak dituzten herriei betetzen laguntzeko. 
Gurengan parte hartzeko gogoak pizteko "Manos Unidas"eko ordezkari bat etorri zitzaigun azaltzeko non eta nola eramango dute laguntza. Bideo bat ipini zigun eta han  uholdeetako eragin txarrak ikusi ahal izan genituen: umeek eskolarik eta etxerik gabe geratu ziren eta ez zeuzkaten oinarrizko elikagaiak jateko ezta ere edateko urik.
Guk lagundu ahal izango genuen IGKoei nahi ez genituen jostailuak ekartzen eta merkatu txikiko saltokietan saltzen.
Hona hemen duzue argazki batzuk:





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez