Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2016(e)ko ekainaren 28(a), asteartea

AZKEN TXANGOA

Egilea: Anonimoa ordua: 09:52 0 iruzkinak
Ekainaren 16an, 4.A eta 4.Bko mailak Gallartako museora eta La Arboledara joan ginen ikasturteko amaiera ospatzera.
 Lehenengoz, ibilaldi polit bat egin genuen La Reineteraino eta hor funikularra ikusi genuen .
 Gero,  hamaiketakoa jan genuen eta Gallartako meatzaritza museora joan ginen. Museoa asko gustatatu zitzaigun.Monitore batek dena erakutsi zigun:.aire zabaleko meategia, mineralak, eskualde ko maketa...  Kontatu zigun ere nolakoa zen meatzarien bizitza.
Ondoren bazkaldu genuen eta jolastu ginen. Oso ondo pasatu genuen.Azkenean ez zuen euririk egin!
Etxera itzuli ginen eta zorabiatu gabe!!!



































2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

KATAPULTA BAT EGITEA

Egilea: Anonimoa ordua: 09:37 0 iruzkinak

  MAKINEI BURUZKO GAIA EMATEN ARI GINENEAN, LAN KOOPERATIBO BEZALA KATAPULTA BATZUK EGIN GENITUEN.

Katapulta Antzinaroan erabiltzen ziren makinetako bat zen, eta harriak distantzia handira jaurtitzeko balio zuen.
Palanka erraldoi baten antzera funtzionatzen zuen.
















2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Egilea: Anonimoa ordua: 09:49 0 iruzkinak


Maiatzaren 13an, Foru Aldundia bisitatzera joan ginen. 9:30etan Paki eta Mª Carmen andereñoekin  metroko "Los Fueros " geltokira abiatu ginen. Hor, andereño batek Diputazioko gela guztiak erakutsi zizkigun eta gauza asko azaldu zizkigun.
Guri asko gustatu zitzaigun dena eta azkenean gainera ondo portatu ginenez buff bat eta arkatz bat oparitu zizkiguten. Gure txangorik hoberena izan zen!





























2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

HISTORIAURREKO AROAK

Egilea: Anonimoa ordua: 17:28 0 iruzkinak
Hiruhilabete honetan, 4. mailakoak,  HISTORIAURREA landu dugu.
 Ikasgaia eman ondoren, taldeka jarrita PALEOLITO, NEOLITO, METAL AROA, LABAR-PINTURAK ETA MONUMENTU MEGALITIKOEN  hormairudiak egin ditugu.
Gelan, erakutsi  ostean, 3.A gelakoei prestatutakoa azaldu genien.
Esperientzia ona izan zen beste ikasleei guk egindako lana azaltzea.

Egilea: Anonimoa ordua: 14:10 0 iruzkinak

Historiaurrea

 

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

LANDAREEN ZIRKULAZIOA

Egilea: Anonimoa ordua: 17:50 0 iruzkinak
 Klasean esperimentu bat egin genuen, landareek ura zurtoinetik hostoetara nola garraiatzen duten ikusteko.
Badakizue landareek ura eta gatz mineralak behar dituztela elikatzeko.
Substantzia horiek banatzeko, hodi txikiz osatutako garraio-sistema bat dute.

Horretarako apio-zurtoinak (hostoekin) eta landareentzako koloragarria behar izan genituen.
Koloragarria hostoetaraino igotzeko bi edo hiru egun  itxaron behar genituen.


  Egun batzuk pasa ondoren, apio zurtoinak hartu genituen eta zulotzo batzuetatik igotzen zen koloragarria  hostoetara ailegatu zela konturatu ginen. Apio-zurtoinak  koloragarriaren kolorez geratu ziren eta batez ere hostoak

.

Hemen ikusten da apio- zurtoin bat dagoela urarekin (kontrola izena jarrita duena) eta berde-berde dagoela.
Beste edalontzian, koloragarria duenak, zurtoinak eta hostoak moreak ditu.






  Koloragarriaren arabera hostoek kolore desberdinak hartzen dituzte.

   Luzetara eta zeharkako ebakiak eginez, zurtoinak moztu genituen.

  Zulo txiki batzuk (hoditxoak). Lehenengoak berde-berdeak eta besteak koloragarriarekin.

 Zulotxu horietatik ura eta koloragarria igotzen dira hostoetara.


 Primeran pasatu genuen esperimentua egiten eta aldaketak ikusten!









 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez