Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

LANDAREEN ZIRKULAZIOA

Egilea: Amaya ordua: 17:50
 Klasean esperimentu bat egin genuen, landareek ura zurtoinetik hostoetara nola garraiatzen duten ikusteko.
Badakizue landareek ura eta gatz mineralak behar dituztela elikatzeko.
Substantzia horiek banatzeko, hodi txikiz osatutako garraio-sistema bat dute.

Horretarako apio-zurtoinak (hostoekin) eta landareentzako koloragarria behar izan genituen.
Koloragarria hostoetaraino igotzeko bi edo hiru egun  itxaron behar genituen.


  Egun batzuk pasa ondoren, apio zurtoinak hartu genituen eta zulotzo batzuetatik igotzen zen koloragarria  hostoetara ailegatu zela konturatu ginen. Apio-zurtoinak  koloragarriaren kolorez geratu ziren eta batez ere hostoak

.

Hemen ikusten da apio- zurtoin bat dagoela urarekin (kontrola izena jarrita duena) eta berde-berde dagoela.
Beste edalontzian, koloragarria duenak, zurtoinak eta hostoak moreak ditu.






  Koloragarriaren arabera hostoek kolore desberdinak hartzen dituzte.

   Luzetara eta zeharkako ebakiak eginez, zurtoinak moztu genituen.

  Zulo txiki batzuk (hoditxoak). Lehenengoak berde-berdeak eta besteak koloragarriarekin.

 Zulotxu horietatik ura eta koloragarria igotzen dira hostoetara.


 Primeran pasatu genuen esperimentua egiten eta aldaketak ikusten!









0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez