Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Egilea: Anonimoa ordua: 09:49 0 iruzkinak


Maiatzaren 13an, Foru Aldundia bisitatzera joan ginen. 9:30etan Paki eta Mª Carmen andereñoekin  metroko "Los Fueros " geltokira abiatu ginen. Hor, andereño batek Diputazioko gela guztiak erakutsi zizkigun eta gauza asko azaldu zizkigun.
Guri asko gustatu zitzaigun dena eta azkenean gainera ondo portatu ginenez buff bat eta arkatz bat oparitu zizkiguten. Gure txangorik hoberena izan zen!





























2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

HISTORIAURREKO AROAK

Egilea: Anonimoa ordua: 17:28 0 iruzkinak
Hiruhilabete honetan, 4. mailakoak,  HISTORIAURREA landu dugu.
 Ikasgaia eman ondoren, taldeka jarrita PALEOLITO, NEOLITO, METAL AROA, LABAR-PINTURAK ETA MONUMENTU MEGALITIKOEN  hormairudiak egin ditugu.
Gelan, erakutsi  ostean, 3.A gelakoei prestatutakoa azaldu genien.
Esperientzia ona izan zen beste ikasleei guk egindako lana azaltzea.

Egilea: Anonimoa ordua: 14:10 0 iruzkinak

Historiaurrea

 

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

LANDAREEN ZIRKULAZIOA

Egilea: Anonimoa ordua: 17:50 0 iruzkinak
 Klasean esperimentu bat egin genuen, landareek ura zurtoinetik hostoetara nola garraiatzen duten ikusteko.
Badakizue landareek ura eta gatz mineralak behar dituztela elikatzeko.
Substantzia horiek banatzeko, hodi txikiz osatutako garraio-sistema bat dute.

Horretarako apio-zurtoinak (hostoekin) eta landareentzako koloragarria behar izan genituen.
Koloragarria hostoetaraino igotzeko bi edo hiru egun  itxaron behar genituen.


  Egun batzuk pasa ondoren, apio zurtoinak hartu genituen eta zulotzo batzuetatik igotzen zen koloragarria  hostoetara ailegatu zela konturatu ginen. Apio-zurtoinak  koloragarriaren kolorez geratu ziren eta batez ere hostoak

.

Hemen ikusten da apio- zurtoin bat dagoela urarekin (kontrola izena jarrita duena) eta berde-berde dagoela.
Beste edalontzian, koloragarria duenak, zurtoinak eta hostoak moreak ditu.






  Koloragarriaren arabera hostoek kolore desberdinak hartzen dituzte.

   Luzetara eta zeharkako ebakiak eginez, zurtoinak moztu genituen.

  Zulo txiki batzuk (hoditxoak). Lehenengoak berde-berdeak eta besteak koloragarriarekin.

 Zulotxu horietatik ura eta koloragarria igotzen dira hostoetara.


 Primeran pasatu genuen esperimentua egiten eta aldaketak ikusten!









2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

INAUTERIAK

Egilea: Anonimoa ordua: 15:42 0 iruzkinak
Inauterietan, eskolan denak mozorrotu ginen.
9:00 etatik 10:00 etara klase normala egin genuen.
10:00 etatik 10:30 ak arte mozorroak prestatu genituen.Gaia " Klima aldaketa"zenez, guk neguko eta udako arropak erabili ditugu.
Gero, patiora jaitsi ginen desfilea egitera eta gure familiakoak egon ziren ikusten.
Ondoren, txokolate goxoa bizkotxoekin hartu genuen eta bero-bero zegoenez gorputzeko hotza kendu zitzaigun.
Azkenik, batzuk etxera eta beste batzuk jantokira joan ginen.
Primeran pasatu genuen!!!









2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

GABONETAN EGINDAKO FESTA

Egilea: Anonimoa ordua: 17:20 0 iruzkinak
 
Abenduaren 22an, Gabon kantak abesteko baserritarrez jantzita etorri ginen. Denok oso guapo geunden.

Gero, bakoitzak bere etxetik ekarritako janari goxoaz askaritxoa egin genuen.
Asko disfrutatu genuen.


GABONAK

Egilea: Anonimoa ordua: 13:39 0 iruzkinak
Gabonak ospatzeko festa ederra egin genuen klasean,etxetik ekarritako janari goxoak denon artean partekatzeko.








 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez