Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

ELIKATXEF

Egilea: Amaya ordua: 15:01

Hiruhilabete honetan, "ELIKATXEF" izeneko proiektuaren azken atazak egin ditugu. 

Oso interesgarria eta baliagarria izan denez, atal batzuk aztertuko ditugu:

ZER IKASI DUGU?

 -Zeintzuk diren ohitura osasungarriak.

-Gure adineko umeak ere obesoak izan ahal direla.

-8 edalontzi ur egunero edan behar direla.

-Ez dela egokia jatea telebistaren aurrean.

-Plateraren erdia barazkiak izan behar direla.

-Fruta egunero jan behar dela.

-Edari batzuk azukre gehiegi dutela.

-Dieta osasungarria zer den ikasi dugu.

-Obesitatea nola prebenitu eta nola zaindu gure gorputza.

-Ez direla litxarreri asko edo azukre asko daukaten janariak eta edariak hartu behar.

NOLA IKASI DUGU?

-Taldeka ikasi dugu.

-Ordenagailutik eta liburutik bilatzen informazioa. 

-Obesitateari buruzko testu bat irakurri dugu.

-"Glu eta glu" abestuz, zer den glutena eta zeliakoa izatea, ikasi dugu.

- Arreta ipintzen eta gure artean eztabaidatzen.

-Hormairudia eta kartelak egiten.

-Aurkezpenak egiten.

ZER IZAN DA ERREZENA, ZAILENA, BERRIENA...?

 -Errezena: Abestia ikastea, eta marrazkiak egitea.

-Zailena: Denon artean adostea, aurkezpena prestatzea, gure zatia buruz ikastea eta besteen aurrean egitea.

-Berriena: Guk jakin dugunetik abiatuta, ikasi dugun guztia.

 ZERTARAKO BALIO IZAN DU?

 Konturatzeko oso garrantzitsua dela ondo jatea eta beste ohitura osasungarriak zein diren.

ZEIN BESTE EGOERATAN ERABILIKO DUZU?

Gure etxekoei ondo egoten laguntzeko eta obesitatea prebenitzeko.

 

OSASUNTSU    BIZI!!!!!!

Argazkiekin bideo bat egin da zuek hobeto ikusteko.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez