Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

OLENTZERO EGUNA

Egilea: 4. MAILA ordua: 21:56
OLENTZERO EGUNA


Pasa den ostiralean, abenduaren 19an, Olentzero Eguna ospatu genuen. Hori egiteko joan ginen gure ikastetxeko patio nagusira abestera, eta gero kalez kale joan ginen auzokide guztiok entzun ahal izateko; baina hori egin baino lehen astean zehar entseguak egin genituen, hona hemen horietako bi argazki.


Entsegu hauek behin eginda, ostiralean egindako ekitaldia primeran atera zitzaigun, hurrengoan badituzue kalejira horretako argazki batzuk

Kalejira amaitu ondoren, ikastetxera bueltatu ginen eta gelan bertan bakoitzak ekarritako gauzekin merendola on bat egin genuen. Dena primeran egon zen eta GURASOEI ESKERRAK ematen dizkiegu, hain tarta, opil, tortilla... gozoak egiteagatik. Aurrerago une horretako argazkiak ikus ditzakezue

Merendola amaitu ondoren gimnasilekura jaitsi ginen 3. ziklokoek eta eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituztenek prestatutako dantzak ikusteko. PRIMERAN! egin zuten. Hona hemen argazki batzuk

4.Bko IKASLEEK ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUETE



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez