Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2014(e)ko maiatzaren 18(a), igandea

LAN KOOPERATIBOA

Egilea: Unknown ordua: 23:02
Pasa den hiruhilabetean 4.A mailako ikasleek Euskadiko gaiari buruzko lanak aurkeztu zituzten. Ikasleek bost taldetan antolaturik, hurrengo atal hauei buruz hitz egin zuten:

-Euskadiko erliebea
-Euskadiko urak
-Euskadiko klima
-Euskadiko fauna eta landaredia
-Euskadiko eremu babestuak

Oso lagungarria izan zen haientzat lan kooperatiboa egitea eta oso ondo sentitu ziren bere lanak klasekoen aurrean baita 4.Bkoen aurrean aurkezterakoan.Gainera oso motibagarria gertatu zitzaien, ikasgaia beste modu batean ikastea horrela parte har zezaketen eta.

Maider, Adrian Oier eta Ireberrek Euskadiko erliebea azaldu ziguten. Primeran prestatu zuten lana!


Aitor, Aingeru eta Yiojamsik Euskadiko urak ikasi zituzten. Oso ondo egin zuten aurkezpena. Zorionak!







Izaro, Sergio, Julen eta Alexi Euskadiko klima azaltzea tokatu zitzaien. Oso ondo gainera!



Irati, Arianne eta Tyra Euskadiko fauna eta landarediaz arduratu ziren. Zorionak!


Deysi, Erlantz, Ixone eta Anderrek eremu babestuak azaldu zizkiguten. Nahiz eta oso zaila izan haien gaia, laguntza handia eman zizkioten elkarri eta oso ondo egin zuten. Zorionak zeuen ahaleginagatik!


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez