Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2015(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

EUSKARA PIZTUZ

Egilea: 4. MAILA ordua: 18:44 0 iruzkinak

EUSKARA ASTEA


Pasa den astean, Euskara Astea ospatu genuen jarduera desberdinak egiten. 4.Bko ikasleak , besteak beste, honako hauek bete ditugu:
Asteazkenean, Fueros enparantzara joan ginen Barakaldoko beste ikastetxeko ikasleekin. Hor MANIFESTUA  eta pankartan jarritako LELOAK irakurri genituen. Ikastetxe guztiek hori egin ondoren, denon artean abestu genuen eta puxika bat eta karamelu batzuk eman zizkioten andereƱo bati geroago gure artean banatzeko. 
Ostegunean, arratsaldean, joan ginen 2. mailako geletara "Jontxu gezurtia" antzezlana antzeztera.
Ostiralean, arratsaldean, patio nagusian,  jolas berri desberdinak ikasi genituen.
Oso aste polita eduki genuen. Hurrengo argazkietan froga dezakezue.




2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

kontsumo tailerrak

Egilea: 4. MAILA ordua: 21:01 0 iruzkinak
KONTSUMO TAILERRAK

Apirilaren 20tik 24ra gure ikastetxean kontsumo tailerrak egin genituen. Guk hiru motatakoak egin genituen; hau da, "Elikagaien elaborazioa: jogurta", "Supermerkatua" eta "Jolasa eta jostailuak". 
Guztiak oso interesgarriak izan ziren eta hurrengoan badituzue argazki batzuk ikusteko nola landu genituen.







BIDE HEZKUNTZA

Egilea: Anonimoa ordua: 11:21 0 iruzkinak
MARTXOAREN 18AN, BIDE HEZKUNTZARA JOAN GINEN.
LEHENENGOZ, BILDU GINEN ZER EGIN BEHARKO GENUEN IKASTEKO.
ONDOREN , TALDEKA PRAKTIKAN JARRI GENUEN ,BAI BIZIKLETAZ BAI OINEZKOAK EGITEN.
EGURALDIA ZORAGARRIA IZAN ZEN ETA PRIMERAN PASATU GENUEN.







2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Egilea: 4. MAILA ordua: 20:13 0 iruzkinak

BIDE HEZKUNTZA

Pasa den apirilaren 14an egon ginen Bide Hezkuntza lantzen,  bai teorikoki bai praktika eginten. Hona hemen argazki batzuk ikusteko nola ikasi genuen eta zein ondo pasatu genuen:

2015(e)ko apirilaren 19(a), igandea

LAN KOOPERATIBOA

Egilea: Anonimoa ordua: 10:47 0 iruzkinak
Joan den hiruhilabetean,   inguruneko gai bat taldetan prestatu genuen :"Euskadi lanean"
Lehenengoz, 5 talde osatu ziren eta taldearen helburuak,norbanako eginkizunak... idatzi genituen. Hiru aste inguru eman genuen lana burutzeko.
 Talde bakoitzak hormirudi bat egin zuen gelakoei azaltzeko eta beste gela batera azaltzera joateko ere bai.
Azkenean, ekintza baloratu genuen eta uste dugu oso positiboa izan zela.
Primeran pasatu genuen eta lanak ondo geratu ziren!







2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

4.BKO 2. HIRUHILABETEKO LABURPENA

Egilea: 4. MAILA ordua: 15:55 0 iruzkinak

KAIXO LAGUNOK!

2. Hiruhilabeteak amaitu du eta egindako ekintza batzuen berri emango dizuegu.

Hasi ginen Antzokira joaten eta behitu nola pasatu genuen:











Kontzertu didaktikora ere joan ginen eta primeran egon zen:










OTSAILEAN IKASGELAKO LEIHOETATIK ELURRA IKUSI AHAL GENUEN

OTSAILEAN INAUTERIAK OSPATU GENITUEN. JAIA EDERRA IZAN ZEN. GURE GAIA "SABANA" IZAN ZEN, BERAZ GURE MOZORROAK TIGREAK ZIREN. JARRAIAN IKUS DITZAKEZUE EGUN HORRETAKO ARGAZKI BATZUK


























OTSAILEAN AGENDA 21EKO PROIEKTUAREN BIDEZ, GURE INGURUKO BIODIBERTSITATEA AZTERTZERA JOAN GINEN. DENETARIK IKUSI GENUEN, ZABORRA ERE BAI:

































IKASTETXEAN KORRIKA TXIKI OSPATU GENUEN, EGURALDIA ZELA ETA GIMNASILEKUAN EGIN GENUEN:







HIRUHILABETE HONETAN "BIKOTEKA IRAKURTZEN " PROIEKTUAN PARTE HARTU GENUEN. HURRENGOAN IKUSI AHAL DUZUE EGUN BATEKO LANA:







ANTZERKI BAT PRESTATU GENUEN ETA 3.MAILAKOAK GURE GELARA ETORRI ZIREN IKUSTERA
























 
 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez