Ongi etorri Rontegi Eskolako 4. mailako umeen blogera.


2019(e)ko ekainaren 2(a), igandea

BIDE HEZKUNTZA

Egilea: 4. MAILA ordua: 20:53 0 iruzkinak
BIDE HEZKUNTZA



     Pasa den apirailaren 5ean, 4.Ako ikasleok bide hezkuntzara joan ginen. 

Hor, errepidetan nola ibili behar den aztertu genuen, bai kotxeak bai ibiltariak. Horretarako , teoria ikasi genuen eta gero praktikan jarri genuen bizikleten bidez.

 Egun horretako argazki batzuk hemen dituzue: 



Gauza pilo ikasi genuen eta primeran pasatu genuen!

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

landareen izerdia

Egilea: 4. MAILA ordua: 12:59 0 iruzkinak
LANDAREEN IZERDIA

Landareak aztertu genituenean esperimentu bat egin genuen:
Apio hosto batzuk zurtoinekin hartu genituen eta zurtoina moztu ondoren kolore desberdinetako likidoetan sartu genituen. Horrela utzi genuen egun batean eta hurrengo egunean,  zurtoinak moztean, ikusi genuen nola heldu zen landareen izerdi ladugabea hostoetaraino.

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

ULERTUZ

Egilea: 4. MAILA ordua: 20:22 0 iruzkinak

ULERTUZ

Pasa den ostiralean, ikasgelara, ume gorreko familietako eta lagunetako Bizkaiko  elkartetik bi irakasle etorri zitzaizkigun. Haiek, bideoen  eta jolasen bidez, sorren egoera hobeto ulertzeko eta zer egin dezakegun laguntzeko azaldu zizkiguten.

Oso interesgarria izan zen!
 

Rontegi 4 Copyright © 2010 Designed by Ipietoon Blogger Template Sponsored by Emocutez