Heldu ginenean, bi taldetan banatuta, seinaleen domino batera jolastu genuen eta Miriam monitoreak egiten zituen galderak ondo erantzuten bagenituen trafiko-seinale bat kokatzen genuen.
Gero, pistara atera ginen eta batzuk bizikletaz ibiltzen ziren bitartean, beste batzuk oinezkoen papera zuten.
Oinezkoek ondo zirkulatzeaz gain, isunak jartzen zizkieten STOPa saltatzen zutenei, SEMAFOROAK errespetatzen ez bazuten, BIRIBILGUNEA edo errotondatik txarto zirkulatzen bazuten, ABIADURA gehiegi eramaten bazuten eta abar.
Semaforoak ez zeuden lekuetan, Iñaki udalzainak pasatzeko edo ez agintzen zuen.
ONDO ZIRKULATZEN ikasteaz gain,dibertitu gara.
PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!!