Urriaren 3an, 4.mailako ikasleak eta andereño eta maisuak Urkiolara joan ginen eguna pasatzera. Hor, jolasen bidez, asko ikasi genuen eta gainera izugarri dibertitu ginen. Hona hemen, bertan ateratako argazki batzuk.
Pasaden astelehenean, eskolako liburutegian, gurasoen aurrean antzerki bat egin genuen. "Markosen bidaia" zeukan izenburu eta BIE klasean prestatu genuen guztion artean.
Antzerkia bukatu eta gero aurten egindako ipuin ibiltaria ("Altxorraren bila") irakurketa.
Ekainaren 10ean Araiara joan ginen izozki lantegi bat bisitatzera. Oso dibertigarria izan zen jolasak egin genituenean eta lantegi barruan ikasi genuena!
Aurkezpen hau egiteko ikasleek, familien laguntzaz, Barakaldoko argazki batzuk atera zituzten eta andereñoen laguntzaz argazki oinak egin zituzten. Proiektu honetan egindako lanak ikusteko hurrengo helbidea bisitatu behar duzue: barakaldoetaurretxu.blogspot.com/
Apirilaren 25ean Bide Hezkuntzara joan ginen. Egun polita izan genuenez, ikasi genuen guztia praktikara eraman genuen, bai txirrindulaz bai oinezkoak izaten.
Aste honetan kontsumo tailerretan parte hartu dugu. Hiru izan dira: supermerkatua, jolasak eta fruta eta barazkiak. Aukera bikaina izan dugu ikasteko eta dibertitzeko.
Hamabostero liburutegira joaten gara liburuak hartzera. Joaten garen bakoitzean, bi edo hiru ikasle ateratzen dira irakurritako liburua guztien aurrean azaltzeko.
Pasaden astean esperimentu batzuk egin genituen klasean: ozpina bikarbonatoarekin nahastu, kandela bat piztu eta edalontzi batekin estali, ura eta kobreko sulfatoa nahastu, limoi zukuarekin tinta ikusezina egin... Hona hemen argazki batzuk:
Aste honetan beste esperimentu batzuk burutu ditugu gelan. Ikasleek, taldeka, balantzekin eta granatario batekin aritu dira ariketa batzuk betetzen. Oso entretenigarria egin zaie eta pentsatzeko ekintza ona!
Inauteriko egunean, tamalez, gimnasioan egin behar izan genuen desfilea eta dantza euria egin zuelako. Dena den, guztiok dantza egiteko eta dibertitzeko aukera bikaina izan genuen. Amaitzean, geratu nahi zutenek, txokolate eta bizkotzoak hartu zituzten!!
Aste honetan "Bikoteka Irakurtzen" proiektuarekin hasi gara. Astero bi saio egiten ditugu gelan eta astero irakasle eta ikasle rolan haien artean aldatzen dituzte. Oso esperientzia polita izan zen iaz eta aurten klasean euskeraz burutzea eta etxean gazteleraz proposatu dugu. Dibertigarria da eta ulermena hobetzeko aukera bikaina!
Aurten berriro "Irakurlagunak" esperientzia aurrera eramaten dugu 2. mailako ikasleekin. Ikasle guztiak poz-pozik daude testuak prestatzen eta beraien bikoteekinpraktikan jartzen . Homa hemen bideo bat etxetik ikusteko:
Aberduaren 21ean Olentzero eguna ospatu genuen. Kalegira egin ondoren dantza batzuk egin genituen gelan, askaritxoa egiten genuen bitartean. Primeran pasatu genuen!!