KOLOREDUN APIOA
4.Bko ikasleok, lehengo egunean, ikasgelan, apio-zurtoinekin esperimentu bat bete genuen.
Taldeka lan egin genuen eta talde bakoitzak beirazko ontzi batean ura kolorante batekin (gorria edo urdina edo horia) ipini zuen. Gero, apio-zurtoinak sartu zituen eta 2 egunetan utzi zuen.
Beste ontzi batean ur garbian ipini genuen apio-zurtoin bat, kontrola gisa.
2 egun pasatu ondoren, ur tintatutako poteak ur garbia zuenarekin alderatuz, frogatu genuen apio-zurtoinak edota hostoak koloreztatuta zeudela eta apio-zurtoinak moztean ikusi genituen hodien paretak ere tintatuta zeudela. Emaitza hauek aztertu ondoren konklusio honetara heldu ginen:
Ura hoditxoetatik garraiatu zela hostoetaraino, eta, beraz, hodien paretak tintatu zituen.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina