DORREA
Lehengo egunean, erronka bat egin genuen klasean: Dorrerik altuena
Hasteko, launaka jarri ginen eta taldeko kide bakoitzak ardura bat hartu zuen: taldeko arduraduna, taldeko idazkaria, moderatzailea eta materialaren arduraduna.
Gero, andereñoak esan zigun 15 minututan dorrerik altuena egin beharko genuela eta puntan azukrezko urdaiazpikoa ipini beharko genuela, denbora pasatu ondoren dorrea tente mantendu beharko zela eta altuena egingo zuen taldeak irabaziko zuela.
Andereñoak materialak eman zizkigun: 18 espageti, artile zati bat, itsasdun zinta eta azukrezko urdaiazpiko bat. Materialak jaso ondoren dorrea eraikitzen hasi ginen.
Hasteko, eztabaidatu genuen adosteko nola egin eta gero banandu genituen lanak. Ondoren, bakoitzak egin zuen bere zatia eta amaitzeko lotu ditugu zati guztiak.
Denbora pasatu ondoren, andereñoak erregela batekin neurtu ditu dorreak ikusteko zein zen altuena. Altuenak, zoritxarrez, aske uztean tolestu egin ziren, baina gustura lan egin genuen, denok aktiboki parte hartu genuen, kide guztien iritzia kontuan hartu genuen eta nolabait txandak errespetatu genituen. Horrela adierazi genuen andereñoak emandako diana/txantilioi batean.
Hona hemen egun horren argazki batzuk:

0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina